2010-05-28

Elizatxoko ikasleen argazkiak



Kaixo berriro!
Ikasturte honetan elkar ez dugunez ezagutuko, gure argazkiak bidaltzen dizkizuegu.
Agur eta beste bat arte.

2010-05-20

ABADIÑO EZAGUTU

Kaixo Hernaniko lagunak:

Gu pozik gaude San Trokaz jaiak heldu direlako, San Trokazetako panpina Gerbas da, eta aurten guri egokitu zaigu egitea.
Maiatzaren 23an botako dugu zerura, puxikaz loturik.
Abadiñon jai hauek ospatzen dira: San Blasak otsailaren 3an, San Trokazak maiatzaren 15ean...
Jaiak alde batera utzirik monumentuetara egingo dugu ihes, Abadiñoko Muntsaratz auzoan Muntsaratzeko dorrea nagusitzen da, ezagutuko duzue Urkiola, ezta? Ba bertan San Antonio Santutegia dago, San Trokaz eliza gure eskolaren ondoan dago eta Zeletabe Jauregia Abadiñoko Udal Mediateka bezala erabiltzen da.
Abadiñon kirola ere egin daiteke: Astolako igerilekua, pilotalekua probalekuan, trinketea eta futbol zelaiak daude.
Gure eskola txikia da 201 ikasle ditu, ez dauka DBHrik ez Batxilergorik.
Laster arte

2010-05-10

ELIZATXOKOEN AURKEZPENA

Kaixo, Abadiñoko adiskideak:
Gu Hernaniko Elizatxo ikastolako ikasleak gara. Zuen mezua jaso dugu eta hemen dator gure erantzuna.
Gure ikastolan 5. mailako 2 gela daude, guztira 46 ikasle gara. Ikastola osoan 350 ikasle gaude, 2 urtetik 6. maila arte.
Hernani Gipuzkoan dago, Donostialdean. Donostia da Gipuzkoako hiriburua. Gure herria Donostiatik 13 Km-tara dago.
Hernanik Abadiñok baino biztanle gehiago ditu, 20.000 inguru.
Oso ezaguna da sagardotegi asko dituelako. Jende asko etortzen da kanpotik gure herrira txotx garaian (sagardoa zuzenean kupeletik edaten da). San Sebastian egunaren inguruan hasi eta apirilaren bukaera arte irauten du.
Gure herrikoa da Maialen Lujanbio, aurtengo Bertsolari txapelketaren irabazlea. Baita Oier Mendizabal pelotaria ere.
Hernanin dago Txillida-Leku museo ospetsua.
Beste egun batean kontatuko dizuegu gehiago.
Zuen erantzunaren zai egongo gara.

Ondo izan eta hurrengo arte!

2010-05-05

ABADIÑOKO AURKEZPENA

Kaixo lagunak:
Gu Abadiñoko ikasleak gara.
Abadiño herri txikia da, 6.939 biztanle ditu, Durangaldean dago. Bizkaiko hiriburua Bilbo da, Abadiñotik Bilbora 30 km inguru dago.
Gure eskola Zelaieta Herri Eskola deitzen da.
Gelan 30 ikasle gara, bi gelatan banaturik. Amara Berri sistemarekin lan egiten dugu , hori dela eta 5. eta 6. mailakoak nahasturik gaude, elkarrekin lan egiten dugu. Mailaka ere egoten gara, 5. mailakoak alde batetik eta 6. mailakoak bestetik.Baina blog honetan 5. eta 6. mailakoek parte hartuko dugu.
Gure eskola txikia da, baina patio handia du.
Espero dugu laster zuen berriak jasotzea.
Laster arte
Zelaieta Herri Eskola