2010-05-20

ABADIÑO EZAGUTU

Kaixo Hernaniko lagunak:

Gu pozik gaude San Trokaz jaiak heldu direlako, San Trokazetako panpina Gerbas da, eta aurten guri egokitu zaigu egitea.
Maiatzaren 23an botako dugu zerura, puxikaz loturik.
Abadiñon jai hauek ospatzen dira: San Blasak otsailaren 3an, San Trokazak maiatzaren 15ean...
Jaiak alde batera utzirik monumentuetara egingo dugu ihes, Abadiñoko Muntsaratz auzoan Muntsaratzeko dorrea nagusitzen da, ezagutuko duzue Urkiola, ezta? Ba bertan San Antonio Santutegia dago, San Trokaz eliza gure eskolaren ondoan dago eta Zeletabe Jauregia Abadiñoko Udal Mediateka bezala erabiltzen da.
Abadiñon kirola ere egin daiteke: Astolako igerilekua, pilotalekua probalekuan, trinketea eta futbol zelaiak daude.
Gure eskola txikia da 201 ikasle ditu, ez dauka DBHrik ez Batxilergorik.
Laster arte

1 comentario:

  1. Kaixo, lagunak!
    Bloga ireki ondoren, zuek idatzi diguzuela ikusi dugu. Oso pozik jarri gara!
    Zuei esker zuen herriko patroia San Trokaz dela jabetu gara; gure herrian, berriz, San Juan da, aipatu genizuen bezala.
    Jaiak pasa direnez, disfrutatuko zenutela pentsatzen dugu.
    Ondo izan eta laster arte.

    ResponderEliminar