2010-05-10

ELIZATXOKOEN AURKEZPENA

Kaixo, Abadiñoko adiskideak:
Gu Hernaniko Elizatxo ikastolako ikasleak gara. Zuen mezua jaso dugu eta hemen dator gure erantzuna.
Gure ikastolan 5. mailako 2 gela daude, guztira 46 ikasle gara. Ikastola osoan 350 ikasle gaude, 2 urtetik 6. maila arte.
Hernani Gipuzkoan dago, Donostialdean. Donostia da Gipuzkoako hiriburua. Gure herria Donostiatik 13 Km-tara dago.
Hernanik Abadiñok baino biztanle gehiago ditu, 20.000 inguru.
Oso ezaguna da sagardotegi asko dituelako. Jende asko etortzen da kanpotik gure herrira txotx garaian (sagardoa zuzenean kupeletik edaten da). San Sebastian egunaren inguruan hasi eta apirilaren bukaera arte irauten du.
Gure herrikoa da Maialen Lujanbio, aurtengo Bertsolari txapelketaren irabazlea. Baita Oier Mendizabal pelotaria ere.
Hernanin dago Txillida-Leku museo ospetsua.
Beste egun batean kontatuko dizuegu gehiago.
Zuen erantzunaren zai egongo gara.

Ondo izan eta hurrengo arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario